Eraikuntzaren sektorean urteak daramatzagu energia-eraginkortasuna funtsezko faktoretzat hartzen eraikin bat sortzeko orduan, eta bide horretan ateak zein leihoak funtsezkoak dira. Energia-eraginkortasun handia, balio-bizitza luzea eta barne-erosotasuna funtsezko faktoreak dira eraikin iraunkorrak diseinatzeko.
Warm-Edge espazio-sortzaileak aurrerapauso iraultzaileak dira beiraren isolamenduan, orri bikoitz edo hirukoitzeko kristaletan.
Espazio-sortzaile hauek beira-orriak elkarrengandik bereizteko eta isolatzeko balio dute. Laminen artean sortutako hutsuneak beiraren erdigunetik beroa transmititzea murrizten du, eta warm-edge espazio-sortzaile bat erabiltzeak, berriz, transmisio termikoa beiraren ertzetik murrizten du.
Warm Edge terminoak kristalaren interakzio termikoa, leihoaren markoa eta zigilatze periferikoaren profila adierazten ditu, ‘kristalaren ertz bero bat’ sortuz.
Zer abantaila ditu warm-Edge-ak?
– Errendimendu energetiko handiko itxiturak sortzen ditugu, eta, horren ondorioz, energia aurrezten da urteko edozein garaitan.
– Kanpoko tenperatura edozein dela ere, warm-edgeak leihoaren inguruko aire-zirkulazioa murrizten du, eta horrek leihoaren inguruan kondentsazioa sortzea gutxitzen du. Markoaren barnealdean ur gutxiago sartzen da, lizuna sortzea, kolore-aldaketak eta markoan bertan ager daitezkeen ur-orbanak prebenituz.
– Horrek, aldi berean, leihoaren bizitza erabilgarri handiagoa eta hobea esan nahi du.
Kalitate teknologikoa
Espazio-sortzaile hauek hibridotzat hartzen dira, polipropilenoaren eta altzairu herdoilgaitz ultrafinaren konbinazio batez eginda daudelako, eta horrek nabarmen hobetzen du isolamendu termikoa eroankortasun termiko txikiari esker.
Ondorioz, gure espazio-sortzaile hibridoek estankotasunaren kalitate-estandar altuenak betetzen dituzte, eta, gainera, profilaren diseinu desberdinek aukera ematen dute era guztietako beharretara egokitzeko, leiho txiki batetik kanpoko kristal handietara.