Irisgarritasuna zure ezkaratzean, baranda iraunkorrekin

Bizilagun-komunitate bateko ezkaratzean etengabeko sartu-atera mugimendua izaten da. Horregatik, garrantzitsua da gure bizilekuko espazio partekatua pertsona guztientzako egokitzea, segurtasuna bermatze eta elkarbizitzarako espazio atsegina lortze aldera.

CEzkaratz bakoitza mundu bat da; horregatik, Ezenarro Leihoak-etik gure ezagutza eta esperientzia urteak eskaintzen dizkiegu neurrira egindako eta diseinatutako proiektuei. Bizilagun-komunitateentzako lanak egiten ditugu, eta irtenbide praktikoak bilatzen, atari baten baldintza praktikoak aztertu eta gero. Praktikotasuna bilatzen dugu pertsonen egunerokotasunean, sarrera-arrapala edo espazio estuetarako eskubandak diseinatuz. Edozein lekutan jar daitezke, barruan nahiz kanpoan, balkoietan, eskaileretan, terrazetan…

Horretarako, aluminiozko aldaera ugari ditugu. Aluminioa, burdinaren ordezkorik onena; baranda bakoitza eraikinaren estetikara egokitzeko errazteaz gainera, materiala ez da oxidatzen, eta ez du kolorea galtzen.