Izaera handiko akaberak, PVC leihoetan

Zuria izango da, beharbada, burura datorkigun lehen kolorea PVC-zko leiho bat irudikatzean. Artikulu honetan, ordea, ikasiko dugu horrek ez duela nahitaez hala izan behar; gure etxeari eman nahi diogun estiloak baldintzatuko du. Gaur egun, PVC-zko leihoak kolore-sorta zabalean daude eskuragarri, baita hainbat zuraren imitaziotan ere. Aukera aproposa da, batik bat, PVC-zko leihoen teknika modernoaren abantailei uko egin gabe itxura naturalari balioa ematen diotenentzat.

Egur-itxurako leihoen akabera barietatea oso zabala da, eta espazioaren arabera kaoba, Meranti, Intxaurrondoa, Haritza… aukeratu dezakezu, baita Realwood gama ere, erliebe arin bat eta akabera matea duena, emaitza naturalagoa lortuz.

Ezenarro Leihoak-en dekorazio-aukera mugagabea eskaintzen dugu, kolore-orriak eta profilaren geometria produkzioan azkar aldatzen direlako. Hartara, konbinazio-aukera ia mugagabeak izateko aukera dugu. Horrez gainera, leihoaren akabera beste kolore batekin konbinatzeko aukera ere badugu; esaterako, leihoaren kanpoaldea fatxadara egokituz, eta barrualdea zure etxeko dekorazio-estilora. Noski, akaberaren egonkortasuna eta iraunkortasuna bermatuz, PVC-zko leihoek egiten duten antzera; alegia, kutsadurarekiko immuneak eta kondentsazioarekiko eta eguraldi zakartasunarekiko erresistenteak izanez.

Kontsulta iezaiguzu!