*2023ko ekaineko eguneraketa: Laguntza hauek jadanik agortu dira.
Dagoeneko martxan daude laguntza hauek, eta % 40ko dirulaguntza lortu ahal izango duzu zure etxebizitzaren energia-eraginkortasuna hobetuko duten leiho berriak jartzeagatik. Guk lagunduko dizugu.
Zein da dirulaguntza honen helburua?
Laguntza hauen helburua etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren hobekuntzak finantzatzea da, hala nola leiho zaharrak prestazio handiko beste batzuengatik aldatzea, Ezenarron jartzen ditugunak bezalakoak.
Eta zenbatekoa da dirulaguntza?
Laguntzaren zenbatekoa burutzen den lanaren kostuaren % 40 izango da, 3.000 euroko mugarekin. Ezinbestekoa da jardueraren gutxieneko kostua 1.000 eurokoa edo handiagoa izatea.
Nori zuzenduta dago dirulaguntza hau?
– Etxebizitzen jabeak, usufruktudunak edo errentariak, pertsona fisikoak edo juridikoak izan.
– Administrazioak, organismoak eta gainerako erakunde publikoak.
Zeintzuk dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak?
– Berokuntzaren eta hoztearen urteko energia-eskaera globala gutxienez % 7 murriztea edo energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa gutxienez % 30 murriztea lortzen dutenak.
– Diruz lagundu daitezke, halaber, inguratzaile termikoaren eraikuntza-elementuak aldatzeko edo ordezteko jarduketak (leihoak aldatzea, esaterako), horien ezaugarriak EKTan ezarritako transmisio termikoko eta airearekiko iragazkortasuneko muga-balioetara egokitzeko.
2020ko otsailaren 1etik aurrera hasten diren jarduerak baino ez dira diruz lagunduko.
Noiz arte lor dezaket dirulaguntza hau?
Europar Batasunak finantzatutako laguntza hauek 2022ko uztailaren 1etik 2023ko abenduaren 30era bitartean eska daitezke.
Eska iezaguzu informazio gehiago Euskal Autonomia Erkidegoko Next Generation EU funtsetako laguntza horiek lortzeko moduari buruz eta eskaintzen ditugun irtenbideei buruz. Etorri konpromisorik gabe. Guk aholkatuko zaitugu eta guztiaren kudeaketan lagunduko dizugu.