Etxeko leihoak aldatu aurretik jakin beharrekoak

Etxeko leihoak aldatzeko asmoa duzu, eta ez dakizu nondik hasi. Bada, artikulu honetan zenbait aholku emango dizkizugu, lehenengoan asmatzeko.

Leihoek 20 urte baino gehiago badituzte, beti da gomendagarria aldatzea, nabarmen, gaur egungoak baino isolamendu-sistema okerragoak dituztelako eta horrek isolamenduan eta energia-kontsumoan eragiten duelako. Udako hilabeteak eta udaberriko edo udazkeneko hilabeterik beroenak dira leihoak aldatzeko unerik gomendagarriena.

Lehenik eta behin, zure etxearen isolamendu termikoa aztertu behar duzu, eta aldatu nahi duzun ala ez erabaki. Bide batez, galdetu zeure buruari energia-gastuak zure poltsikorako arazo bat diren. Ea zure leiho berrietan segurtasuna indartzea bilatzen duzun, kanpoko zarata isolatzea, UVA izpien inpaktua moteltzea edota argi naturala sartzea. Tamaina estandarreko edo tamaina handiko leihoak nahi dituzu?

Profesionalen esku jarri aurretik, aipatutakoen inguruan hausnartzea gomendatzen dizugu, ondoren era eraginkorrenean zu aholkatzeko. Konta iezaguzu zer bilatzen duzun, eta aurrekontu pertsonalizatua eta ahalik eta zehatzena prestatuko dugu, zure gustu eta beharretara egokituta.

Kontsulta iezaiguzu!